Imaginateque...Familiar

Mi foto
Euskadi
e-mail: info@imaginateque.com Telf.: 693 727 452

lunes, 22 de abril de 2013

URREZKO SAGARRA. Josu Camara (Kukubiltxo Antzerki Taldea)



    Munduan beste asko bezala, etxe batean bizi omen zen aita bere hiru seme-alabekaz. Sagarrondo eder bat zeukaten etxe aurrean, inguruko sagarrik gozoenak ematen zituena, hain gozoak ze “Urrezko Sagarrak” izenagaz ezagunak ziren.

Egun batetik aurrera, gauero-gauero sagarrak ostuten zizkion baten batek. Hiru neba-arrebek, lapurraren arrastoa jarraituz, sorgin batek leize-zulo batean preso zuen printze bat deskubritu zuten.
Maiderrek askatu egin zuen eta bere nebek, printzea askatzeagatik jasoko zuten saria handitzeko asmoz, Maider leize-zuloan abandonatu zuten.

Maiderrek sorginaren botereak erabiliaz gazteluan agertu zen eta printzeagaz batera gertatutakoaren berria eman zioten erregeari. Honek, egia ezagutu ostean, anai biak gaztelutik kanpora bota zituen eta Maiderri bere semearekin ezkontzea proposatu zion. Maiderrek, aldiz, ezetz esan eta bere aitagaz batera etxeko sagarrondoa zaintzera joatea nahiago zuela esan zion, printzeak, berak ere, printze izateari utzi egin nahi ziola adierazi zion aitari eta mundua ezagutu arren nahiago zuela antzezlea izan eta munduan zehar ibili kontu kontari.

Horrela bakoitzak bere bizitza eraiki zuen eta zoriontsu bizi ziren gertatutako hura sekula ahaztu gabe. Eta hauek zoriontsu bizi baziren gu zoriontsuago bizi gaitezen.


(Ipuin kontalaria)


No hay comentarios:

Publicar un comentario